Korporazioak
MTA enpresa eta erakundeekin elkarlan aritzen da dituzten erronkei ikerketa, berrikuntza eta eraldaketa proiektuen bitartez erantzuteko.

Zer eskaintzen dugu?

Berrikuntza
Zure enpresak berrikuntza eskatzen. Hitz egin dezagun!
Lankidetza sustatuko dugu, loturak ezarriko ditugu, ezagutza berria sortuko dugu eta diziplina anitzeko taldeak sortuko ditugu.
Barne-ekintzailetza
Berrikuntzak ezarritakoarekin apurtzeko, erakunde baten eguneroko jardueran pentsamolde ekintzailea aplikatu behar dela sinesten dugu. Horrez gain, erakundearen helburuarekin bat datozen, eta status quo-ari aurre egiten ausartzen diren talde ahaldunduak sortzen badira, berrikuntza gauzatu egingo da. Prozesu horretan, startup baten arintasuna, korporazio baten esperientziarekin eta errealitatearekin konbinatzen lagunduko dizugu.
Mondragon Team Academy-n, diziplina anitzeko taldeen bidezko ikaskuntzan oinarritutako barne-ekintzailetza bultzatzen dugu. Honek, aukera hobeak sortzen ditu ezarritakoarekin hausten duen berrikuntza baterako.


Trebetasunak berreskuratzea eta eguneratzea
Funtsezko trebetasunak etengabe garatzea ezinbestekoa da, edozein sektoreren berrikuntza maila mantendu eta lehiakorrak izateko. Diziplinarteko taldeen, ikaskuntza-bidaien eta ikaskuntza praktikoaren bitartez, besteak beste, honako trebetasun hauek garatzen eta lantzen ditugu: talde-lana, sormena, lidergoa, prozesu berritzaileak eta ezagutzaren sorkuntza.
Guzti hau ezinbestekoa izaten da taldeak aktibo mantentzeko.
Martxan jarritako proiektuak
MTAk enpresetan eta erakundeetan izan duen eragina ikus dezakezu hemen:

Laboral Kutxa, Kutxabank, BBK Fundazioa

Eroski
EKINN: Berrikuntzako ekosistema

Bizkaiko Foru Aldundia
Greenpreneurs Bizkaia
