Baldin bazara….

Kirol profesionala, eta 27 eta 50 urte bitartekoa, unibertsitateko prestakuntza exekutiboko programa hau, testuinguru sozioekonomiko berri honetan, euren kluba edo enpresa berrasmatu nahi dutenei, eta kirol enpresen sektoreko joera berriak eta dauden erronkak eta aukerak ezagutu nahi dituztenei zuzenduta dago.

Eta bilatzen baduzu…..

Kirol-arloko enpresa-sektorea ulertzeko eta garatzeko, kirol-taldeak kudeatzeko, eta kirol-ekosistema osatzen duten erakundeak sortzeko eta kudeatzeko beharrezko gaitasunak eskura ditzaten profesionalak prestatzea helburu duen programa bat. Programa exekutibo hau, etengabeko prestakuntza espezializatua eskaintzeko diseinatuta dago, ezagutza eta teoria berrienen bidez eta baliabide metodologikoak hobetuz.

Zure potentziala garatzeko…

Garapen eta ikaskuntza prozesuak kirol-taldeetan / Ikaskuntza kirol-taldeetan / Berrikuntza eta kirol enpresen kudeaketa / Lidergoa kirol taldeetan / Marketina eta komunikazioa / Talentuaren kudeaketa

Eta hildo hauetan lanean aritzeko interesa baduzu …

Kirol-klub batean edo kirol-enpresa batean berrikuntza kudeaketa / Kirol negozioen sorkunta / Marketin globala eta 2.0 komunitateen kudeaketa / Kirol kluben kudeaketa / Kirol-ekitaldien kudeaketa…

Gradu ofiziala:

Kirol Berrikuntzako Unibertsitate Graduondokoa

Iraupena

15 ECTS / 6 hilabete

Modalitatea

Online Exekutiboa

Hizkuntza

Gaztelania

Kokapena

Lab-ak

Bilbo

Programen panoramika

Urtea 1

  • 1.modulua:
  • Kirol taldeetan ikasten
  • 2.modulua:
  • Berrikuntza eta Kirol negozioen kudeaketa
  • 3.modulua:
  • Kirol taldeetan lidergotza
  • 4.modulua:
  • Marketing-a eta Komunikazioa Kirol sektorean
  • 5.modulua:
  • Talentuaren kudeaketa
  • 6.modulua:
  • Kirol proiektua
Askotan ez dakizu non dauden zure mugak, eta noraino iristen diren zure gaitasunak, probatzen zaren arte, edo kasu honetan, probatzen zaituzten arte. Metodologia honi esker, nire proiektua errealitate bihurtzeko, eta etorkizunari buruzko ikuspegi jasangarriagoa, anbizio handiagokoa eta zabalgarriagoa izateko, beharrezkoak diren tresnak eskuratu ditut.

Sergio Sánchez. Former professional basketball player and entrepreneur

Ez dio axola zure adinak, prestakuntzak, bizi-esperientziak edo profil profesionalak: taldean lan egitea gustatzen bazaizu, eta ez baduzu beldurrik zure erosotasun-eremutik irteteko, ezta zure ideiak, sinesmenak eta trebetasunak nahasteko ere, graduondoko programa hau benetako sorpresa bat izango da. Programak, kalitateko ikaskuntza mota eman dit, eta horri esker, lortu ezinak, utopikoak eta absurdoak ziruditen proiektuak, orain lor daitezkeen proiektu motibagarri bihurtu dira.

Jon Salsamendi. Professional rowing coach and entrepreneur

Etorri Ate Irekietara. Kontaktatu

Ezagutu iezaguzu hobeto.
Zertan duzu interesa?

close overlay
close overlay